SIC
Eta orduan burjes-bidean
zoan
aristokrazia
mehar
hark,
ekartzen ziautak
gogora
oraingo
burjesia
makal
hau,
kondenaturik dagoena,
burjesia triste hau.
© Gabriel Aresti
Entzun ahala irakurtzeko:
Bilbaoko kaleak,
gora eta behera,
errekatik mendira,
batzuk artezak,
gehienak zeiharrak,
lurra estali da
etxez eta gizonez,
gizonak leku batetik bestera
eramateko
makinez,
bizioz eta bekatuz,
karitatez eta kriminaz,
plaza biribilak,
zumardi zabalak,
zuek
niri
gogora
ekartzen didazue
nire asmo zaharra,
behin egin nahi ukan nuen
eta
inoiz egin ez dudana,
Autonomia,
Adiskidetasuna,
Bakea,
Libertatea,
Foruak,
maitatu ditudan gauzak,
Urkijo ministroa,
Gardoki kardinalea,
Mazarredo almirantea,
Egia jenerala,
Arrikibar ekonomista,
higuindu ditudan gizonak,
kaleak,
kale motzak,
kaleak hemendik, hortik,
handik,
edonundik,
Gorbeiara joateko gutizia sortzen zait barrenean,
bertan organizatzeko euskeraren salbazioa,
baina hemen geratzen naiz,
kale arte honetan,
milagro baten zai,
egunero bizarra kenteari uzteko
nahikoa kurajerik
ez baitut.
Urrian argitaratu asmo dugun GABRIELEN LEKUA disko-liburua prestatzen ari gara. Diskoan Rafa Ruedak sortutako bederatzi kantu, zazpi Arestiren poema musikatuak eta beste biak Andoni Egañak idatzitako bi bertso-sorta berri eta Oier Guillanek deklamatutako bi poema izango ditugu entzungai.
Bilboko Irala auzoko Kobaestudion grabatzen ari gara, Rafa Ruedaren gidaritzapean eta Xanpe teknikari dugula.
Jokin Zaitegik 1950en Guatemalako erbestean sortu zuen Euzko-Gogoa aldizkarian plazaratu zituen Gabriel Arestik bere lehen poemak. Honakoa, berbarako:
Dance dans la prière (From «Suite des dances souletines et mixaines»).
Aresti’ar Gabirel
«Mother, sister and Spirit of the Garden»
(Ash-Wednesday, T. S. Eliot).
Arreba
Emaztegaia, alhaba,
Emaztea, ohakidea, no, izeba,
Guztion ama.
Maitea,
ioran guztien sedea,
Zuzentzen dun ohartzeke nire bidea,
Nire ibiltea;
Lilia,
Apalezko loreñia,
Eteten dun tairik gabe nire bizia;
Izar-argia.
Kutuna,
Adiskidea, laguna, Gehiago irakurri
Topagunea euskara elkarteen federazioak antolatzen duen Udagoieneko Ostera kultur zirkuituan Gabrielen Lekua sentikaria eskainiko dugu.
Azaroaren 28an izango da, Bermeoko Kafe Antzokian
Aurtengo Eako poesia egunak jardunaldietan, Patxo Telleriak beren beregi landutako Gabriel Arestiren ” Euskeraren izen poetikoak” antzeztuko du.
Bihar izango da, uztailak 19 dituela, 19:30ean udaletxean.
“Euskeraren izen poetikoak” hitzaldia Hernaniko udaletxeko pleno-aretoan eman zuen Gabriel Arestik, 1966an. Hitzaldiko aurkezlea Ramon Saizarbitoria izan zen.
Azken euskaldunaren heriotzea deritzon bertso sorta ere hitzaldi haretarako atondu zuen Arestik. Susa argitaletxearen webgunean dugu entzungai, beste hamaika testugaz batera.
Gabrielen Lekua sentikariko gidoilari lanetan ari den Andoni Egañak Gabriel Aresti eta Nestor Basterretxea elkartu ditu BERRIArako idatzitako artikuluan
Biak izan dira albiste azken egunotan. Gabriel Aresti eta Nestor Basterretxea. Bilbotarra eta bermeotar gipuzkoartua. Harrizko herri hau-ren eskuizkribua Arantzazun zegoen eta Gabrielen familiaren esku jarri dute frantziskotarrek batetik. Bestetik, Gipuzkoako Foru Aldundiak Nestor Basterretxeari urrezko domina ematea erabaki du. Eta lehenik burutik pasatu zaidana izan da, Euskal Herrian, botelasterrean galdera egingo bagenu bietan zein zen zaharragoa, alegia, nor jaio zen bestea baino lehen, erantzun xelebre askoak jasoko genituzkeela. Bata duela ia berrogei urte hil zen, eta bestea bizirik dago, eta duela oso gutxira arte batean eta bestean ikusi ahal izan dugu, bere sormen lanean tinko eta gizarte gaietan parte hartzaile.
Ez dirudi, pentsatzen jarri gabe, baina Basterretxea Aresti baino dezente zaharragoa da. Ia hamar urteren aldea. Gure irudipen kolektiboan, ordea, horrelakorik izateko gai bagina behintzat, bata aspaldikoa da, eta bestea oraindik ere gaur egungoa. Ondorioa nabarmena da alde horretatik: bizirik egotea bezalakorik ez da bizi zarela ohar daitezen. Gehiago irakurri
NAIZ.INFO gunetik
Gabriel Arestiren ‘Harrizko herri hau’ liburuaren jatorrizko testua, autoreak berak eskuz idatzia, 40 urtez egon da Arantzazuko liburutegian. Liburua argitaratu ondoren, 1970ean, Enrike Villar Lur argitaletxeko editoreak hara eraman zuen, konfidantzazko leku seguru batean gordetzeko.
Poeta bilbotarraren familiak bere obra osoa bateratu eta gizarteari eskaintzeko nahiari jarraiki, fraideen anaiarteak eskuizkribua sendiaren esku jartzea onartu zuen. Gaur egin dute entrega ekitaldia eta Meli Esteban alargunak eskuratu du. Fraideei eskerrak eman dizkie, hainbeste urtetan gorde dutelako.
Iñaki Beristain fraideak eskuizkribua Arantzazurentzat «altxor preziatua» zela nabarmendu du, eta «gogo onez baina penaz» familiaren esku utzi dutela aitortu du. «Arantzazuko liburutegiak galdu egiten du baina gizarteak irabazi», adierazi du.
Ekitaldian Pello Zabalak Bitoriano Gandiaga poetak Arestiren omenez idatzi zuen ‘Gabriel Arestiren aitormenetan’ olerkia irakurri du.
Ainhoa Alberdi eta Iraia Elias izango dira Gabrielen Lekua sentikariko jokalari nagusiak
Ainhoak eta Iraiak TTAKTEATROA bikotea osatzen dute.
Hona oraintsu jokatu dituzten hainbat lanetako laginak:
Zertarako hegoak?
Eta Karmele?