Urriaren 12ko aurrestreinaldirako sarrerak eskuratzeko jo bertora
Kategoria: Albisteak
GABRIELEN LEKUA sentikariaren aurrestreinaldiari buruzkoak komunikabideetan
Irutxuloko Hitzako bidelagunekin izandako elkarrizketa duzue honakoa
NAIZen
Euskadi Irratiako zein Hamaika telebistako bidelagunek ere zabaldu zuten GABRIELEN LEKUA sentikariari buruz azaldu genuena. Eskerrik asko ezinbesteko zaituztegun komunikabideetako bidelagunoi.
Urriaren 12ko aurrestreinaldia aurkeztu genuen Victoria Eugenia Antzokian
Intxaurrondo kultur etxeko Agurtzane Aizpurua, Donostia Kulturako Amaia Almirall eta Juan Karlos Izagirre alkatea lagun genituela aurkeztu genuen atzo urriaren 12an Intxaurrondoko kultur etxean eskainiko dugun aurrestreinaldia. Eskerrik asko Agurtzane, Amaia eta Juan Karlosi zein antzokiko langileei.
BERRIA egunkariko bidelagunen bisita
Atzo Intxaurrondoko kultur etxean burutzen ari garen entseguetara hurreratu zitzaigun BERRIA egunkariko Juan Luis Zabala kazetari eta idazleak idatzitakoa dakar gaurko aleak
Bihar iragarriko dugu prentsaurrean urriaren 12ko aurrestreinaldia
Donostiako Viktoria Eugenia Antzokiko prentsa aretoan
Goizeko 11:00etatik aurrera
Bertan izango gara:
Amaia Almirall ( Donostia Kultura)
Juan Karlos Izagirre ( Donostiako alkatea)
Xabier Monasterio ( Gabriel Aresti kultur elkartea)
eta GABRIELEN LEKUA sentikariko jokalariak:
Ainhoa Alberdi, Iraia Elias, Andoni Egaña, Oier Guillan, Alain Urrutia, Rafa Rueda, Iban Urizar eta Naia Membrillera.
Urriaren 14an beteko dira 80 urte Gabriel Aresti jaio zela. Egitarau ederra prestatu dugu
Urriaren 14an beteko dira Gabriel Aresti Segurola jaio zela. Horren karietara, hamaikatxu ekitaldi antolatu ditugu
Urriaren 12ko aurrestreinaldiaren atarian, entsegu lanetan
Urriaren 12an, iluntzeko 20:00etan Donostiako Intxaurrondo kultur etxean gauzatuko dugun aurrestreinaldiaren atalasean, Oreretako Niessen aretoan entsegu lanetan aritu gara Ainhoa Alberdi, Iraia Elias, Andoni Egaña, Oier Guillan, Rafa Rueda, Naia Membrillera, Iban Urizar, Ander Fernandez eta Jonan Ordorika. Eskerrik asko Niesseneko arduradunei!
Urriaren 12ko aurrestreinaldirako sarrerak salgai
Erosteko moduan dituzue urriaren 12an Donostiako Intxaurrondo kultur etxean eskainiko dugun aurrestreinaldirako sarrerak: Hemen
Arrestreinaldi berezia izango da, emanaldiaren ostean, sentikarian parte hartuko duten aktore, musikari, bertsolari, margolari zein idazleekin solasean aritzeko aukera izango baitu bertaratzen denak.










