Helburuak

Elkarte honen helburu nagusia Gabriel Aresti Segurola bilbotar idazlearen ondare literarioa eta giza balioak zentzu orokor eta zabal batean ezagutaraztea da, hiru oinarri hauek ardatz hartuta:

  • Haren euskalduntasuna, euskaldun izateko eta izanda egindako ibilbide oparoa eta sorkuntzaren bidez euskarari emandako maila gailena aitortuz.
  • Haren unibertsaltasuna, Bilbotik munduari begira gizatasunaren balioak aldarrikatzeko egin zuen lan eskerga azpimarratuz.
  • Eta justiziaganako maitasuna, bere idazlan guztietan ageri-agerikoa dena.