Lan esparruak

Helburu nagusia eta hiru ardatzak —euskara, Bilbotik mundura eta justizia grina— gogoan edukita, Gabriel Aresti kultura elkarteak ondoko lan esparruak jorratuko ditu bere jardunean:

a) Idazlearen ondare idatzia sailkatzeko eta antolatzeko lanak.
b) Haren idazlanak osorik nahiz zatika berrargitaratzeko lanak, edizio kritikoak ere eginez.
c) Euskara ikasleei eta euskaraz irakurtzen abiatu berriak direnei begira, haren obraren gainean eginiko moldatze lanak.
d) Haren ekarpenak iraganetik etorkizunerantz eramateko balio dezaketen era guztietako eguneratze lanak.
e) Ikus-entzunezkoez eta, oro har, teknologia berriez baliaturik, haren idatziak paperetik bestelako euskarrietara pasatzeko lanak.