” Euskeraren izen poetikoak” hitzaldia antzeztuko du Patxo Telleriak Ean

Aurtengo Eako poesia egunak jardunaldietan, Patxo Telleriak beren beregi landutako Gabriel Arestiren ” Euskeraren izen poetikoak” antzeztuko du.

Bihar izango da, uztailak 19 dituela, 19:30ean udaletxean.

“Euskeraren izen poetikoak” hitzaldia Hernaniko udaletxeko pleno-aretoan eman zuen Gabriel Arestik, 1966an. Hitzaldiko aurkezlea Ramon Saizarbitoria izan zen.

Azken euskaldunaren heriotzea deritzon bertso sorta ere hitzaldi haretarako atondu zuen Arestik. Susa argitaletxearen webgunean dugu entzungai, beste hamaika testugaz batera.

import_15023117_1