Hitzen Uberaneko bidelagunen artikulua

Agus Perez antzerki kritikariak BERRIA egunkarian
Kritika. Sentikaria
Zertarako idatzi
Agus Perez
‘Gabrielen lekua’
Lekua: Bilboko Arriaga antzokia.
Eguna: Urriak 29.
Bilboko Arriaga antzokia ondo beteta zegoela estreinatu da Gabrielen lekua sentikaria. Sentikaria, zentzumenei zuzendutako lana delako, eta zentzumenei baino gehiago enteleguari —ez hainbeste bihotzari— zuzendua delako.
Testuak, antzezpena, musika, bertsolaritza eta irudi proiektatuak izan dira emanaldiaren osagaiak, baina elementuok bereizteko nolabaiteko ahalegina egin behar dugu, elkarlan sakonean aritu direlako guztiak, Gabriel Arestiren pentsamendua eta ondarea bere garaitik gaurko gizarteraino ekartzeko. Lerro hauek idazten ditudan bitartean konturatzen naiz orduko orainaren bidez aldarrikatu zuela Arestik Euskal Herriaren geroa, eta inguru beltz hura bihurtu zela bere unibertsaltasunaren oinarria. Sentikariaren sortzaileek ere horrela ulertu dute Arestiren mezu profetikoa eta —bakoitza bere esparrutik eta erabateko zintzotasunetik— denak ahalegindu dira poetak gaurko jendeari esateko duena agerrarazten.
Bide horretatik, bederatzi lezio jarri dizkio Eme liburuzain helduak olerkari izan nahi duen Lur neska gazteari, eta ene uste apalean horretan datza emanaldiaren mezurik sakonena: Eme desenkantuan bizi da hainbat borrokatan ibili ostean, eta Lur gazteak idaztearen zertarakoa deskubrituko du Emeren lezioei esker. Bide horretan, ezinbesteko baldintzak izango dira barneko sua sentitzea, minaren akuilua, ahots propioaren bilaketa eta, batez ere, mandatua, herriaren, patuaren, kontzientziaren mandatua. Gehiago irakurri
Josu Torrek DEIA egunkarian GABRIELEN LEKUA sentikaria ikusentzun ostean idatzitakoa
DONOSTIAKOA aurre aurkezpentzat jo beharko, herenegun Bilbaoko (ez Bilbo arren, zion hark) Arriagan zinezko lekua egin ziotelako lau sortzailek Gabriel Aresti poeta handiari. Negar malko bat pausatu zitzaidan masailean, Gabriel, Meli, Bego, Natxo, Leo eta seiok, Arriaga Petit deitzen zen eraikinaren atzealdeko tabernan trago bana egin genuelako, euskal poesiaren iraultzailea etxetik atera zen azken aurreko egunean. Oso gaixo zegoen nire semeari Gurutzetan bisita egin ondoren. Literaturatik haratago joan naiz, gizakia, horixe, gizaki delako idazle, poeta edo beste edozer baino lehenago. Aresti poeta eta idazleari diodan miresmen izugarriaren parekoa delako, Gabriel lagun eta maisuari diodana. Haren bizitzaren azken lau urteetan izan genuen harremanak, eta sei urte lehenago ezagutu nuenekoak, nire harrezkeroko ildoa markatu duela esateko lotsarik ez dut; alor batzuetan izan dudan eredu bakarra delako.
Norbere kontutik harago, eta lehena ez ba da ere, aspalditik ongi merezi duen lekua egin zioten Alain Urrutia, Andoni Egaña, Oier Guillan eta Rafa Rueda, euskal sor-tzaile bikainak, Iban eta Naia musikariak eta Ainhoa eta Iraia aktoresak, orduterdi luzeko ikuskizun apartan. Deklamazio, bertso, an-tzezpen eta testu musikatu denak, Arestiri justizia egiten dion berritasun eta iraultzaz bete zuten Arriagako giro eta aire oro. Haren poesia egiteko era urratzailea, transgresorea. Lege eta arauetatik haratago doan bide latzeko kalitatezko lirika.
Estreinaldiaren ostean hiru emanaldi ditugu asteon
Gaur, urriak 31 dituela, Azpeitiko XXXI. euskal antzerki topaketak zabalduko ditugu.
Goizeko 11:00etan ikastetxeetako lagunentzat
Iluntzeko 21:30ean gura duen ororentzat
Bihar Ondarru Bide Onera zineman konpartituko dugu gure sentikaria hurreratzen zareten ororekin.
19:00etan hasiko gara
GABRIELEN LEKUA sentikariaren estreinaldian 1.300 lagun izan ditugu bidelagun.
DBH 3-4, Batxillergo eta euskaltegietako goi mailetako 776 lagunek ikusentzun dute gaur goizean GABRIELEN LEKUA sentikariaren goizeko 11:00etako estreinaldia.
19:30ean publiko ororentzat abiatu dugun emanaldira 568 euskal kulturazale hurreratu zaizkigu.
Eskerrik asko danori!
Gaur, urriak 29a dituela estreinatuko dugu GABRIELEN LEKUA sentikaria
2 emanaldi burutuko ditugu
Goizeko 11:00etan euskaltegietako goi-mailetako zein DBH 3-4 eta batxillergoko 776 ikaslerekin
Iluntzeko 19:30etan, hurreratzen zareten guztiekin. Emanaldi honetarako sarrerak(14€,7€ eta 5€tan) berton
Urriaren 29an estreinatuko dugu Gabrielen Lekua sentikaria Bilboko Arriaga antzokian.
Goizeko emanaldia 11:00etatik aurrera burutuko dugu eta euskaltegietako goi-mailako zein DBH 3-4 eta Batxillergoan ari diren ikasleentzako emanaldia izango da.
5€tan eskuratu dituzuen sarrerak aurrez erreserbatu beharko dituzue honako e-lbidera idatzita: g.barandiaran@dijitalidadea.com.
Hona hemen entzungai Gabriel Aresti Segurolaren biografiatxoa, Bilbo Hiria irratiako lagunek entzuteko eran moldatua.
Egun dagoen biografiarik osatuena ,Arestiren lagun Angel Zelaietak ondutakoa, osorik irakurtzeko eran dago SUSA argitaletxearen webgunean
Urriaren 29an Bilboko Arriaga antzokian iluntzeko 19:30ean gauzatuko dugun GABRIELEN LEKUA sentikariaren estreinaldirako sarrerak erosgai dituzue jada HEMEN