Josu Torrek DEIA egunkarian GABRIELEN LEKUA sentikaria ikusentzun ostean idatzitakoa
DONOSTIAKOA aurre aurkezpentzat jo beharko, herenegun Bilbaoko (ez Bilbo arren, zion hark) Arriagan zinezko lekua egin ziotelako lau sortzailek Gabriel Aresti poeta handiari. Negar malko bat pausatu zitzaidan masailean, Gabriel, Meli, Bego, Natxo, Leo eta seiok, Arriaga Petit deitzen zen eraikinaren atzealdeko tabernan trago bana egin genuelako, euskal poesiaren iraultzailea etxetik atera zen azken aurreko egunean. Oso gaixo zegoen nire semeari Gurutzetan bisita egin ondoren. Literaturatik haratago joan naiz, gizakia, horixe, gizaki delako idazle, poeta edo beste edozer baino lehenago. Aresti poeta eta idazleari diodan miresmen izugarriaren parekoa delako, Gabriel lagun eta maisuari diodana. Haren bizitzaren azken lau urteetan izan genuen harremanak, eta sei urte lehenago ezagutu nuenekoak, nire harrezkeroko ildoa markatu duela esateko lotsarik ez dut; alor batzuetan izan dudan eredu bakarra delako.
Norbere kontutik harago, eta lehena ez ba da ere, aspalditik ongi merezi duen lekua egin zioten Alain Urrutia, Andoni EgaƱa, Oier Guillan eta Rafa Rueda, euskal sor-tzaile bikainak, Iban eta Naia musikariak eta Ainhoa eta Iraia aktoresak, orduterdi luzeko ikuskizun apartan. Deklamazio, bertso, an-tzezpen eta testu musikatu denak, Arestiri justizia egiten dion berritasun eta iraultzaz bete zuten Arriagako giro eta aire oro. Haren poesia egiteko era urratzailea, transgresorea. Lege eta arauetatik haratago doan bide latzeko kalitatezko lirika.
Hainbat eginda eta asko egiteko da Arestiren inguruan baina, egungo berriak muina eragiten diogun neurrian, eta Rafa Rueda musikari iaio eta oparoa hantxe ikus eta entzuterakoan, ezinbestekoa iruditu zi-tzaidan egunotan joan zaigun Lewis Allan -Lou- Reed, rock musikari eta poeta handia, gogora ekartzea. Gero luzaroago iraun duen arren, Aresti baino bederatzi urte geroago soilik sortu zen Reed. “Bilbaoko poeta madarikatua naiz”, aitortzen zuen Gabrielek bere iraultza indarra justifikatzeko, “Gaiztoa naiz, Brooklingoa naiz”. zioen Lou-ek bere apurtzaile zentzua arrazoitzeko. Biak ala biak, eurak sinesten zuten, Goian beude!