Igor Elortzak jokatuko du gugaz gaur Plateruena kafe antzokian

Lehenago Amets Arzallusek legez, Igor Elortzak jokatuko du gugaz  gaur Plateruena kafe antzokian eskainiko ditugun bi emanaldietan

Goizeko emanaldian, DBH eta Batxillergoko 340 lagun hurreratuko zaizkigu

Bertsolari Txapelketa Nagusia. 5. kanporaketa. , Igor Elortza,

iturria: bizkaiko bertsozale elkartea

 

Igor Elortza

Hona hemen Anboto astekariak sentikariko Oier Guillanegaz izandako elkarrizketaren pasarteak: Ikus-entzunezkoek, bertsoek, musikak eta antzerkiak bizituriko poesia mamitsua: ‘Gabrielen lekua’

GABRIELEN LEKUA disko-liburua aurkeztu dugu

Atzo aurkeztu genuen GABRIELEN LEKUA disko-liburua Bilboko Kafe Antzokian

BERRIAn

BIZKAIEn

NONTZEBERRIn

 

Gabrielen Lekua sentikaria 2014ko Eako poesia egunak jardunaldietara bitartean oholtzaratuko genuela jakinki, sentikariaren sortze prozesuak gugan utzitako arrastoa betikotzeari zilegi bezain ezinbesteko iritzi genion. Zertarako sortu, nori idatzi behar dio poetak, zein da gaur eta hemen, XXI. mendean, kantuaren funtzio soziala, denborapasa hutserako gura ez dugun antzerkiak zer taularatuta erasango ditu ikusentzulearen bihotzbegiak.

diskoliburua

Idazle klasikoak noiznahikoak eta betikoak dira. Denborak ezin du ezabatu behiala urratu zuten bidea eta haien mezuak behin eta berriz agertzen dira garaian garaiko jendearen gogoan, bidarte batera helduta, norantz jo erabaki behar dugunean.

Halakoa dugu Gabriel Aresti, joan den mendeko semea izanagatik ere, zenbait belaunaldik jadanik idazle klasikotzat hartu dutena. Belaunaldi horietako sortzaile batzuek haren ondarearen gaurkotasuna aztertu dute liburu honetan.

paddy berbaz

Liburua

Arestiri gutun irekia, Amaia Lasa

Sortu dizkidanak, Andoni Egaña

Naizena. Diodana, Oier Guillan

Alderdirik gabeko komunista, Hedoi Etxarte

Gabriel Arestiren Bilbo zaharberrituan…, Luigi Anselmi

Aresti gurea, poemetan bizi zarena, Paddy Rekalde

Diskoa

Poesia mailu bat da

Nire izena

Bilbaoko kaleak

Neure mendean

Aresti eta Basarri

Zorrotzako portuan aldarrika

Gizonaren ahoa

Egia bat esateagatik

Beldurra gosari

Preso gaudenon ahoetatik

Iparragirren bozean noa

Nik eta diodana

Gehiago irakurri

Norentzat sortzen du poetak? 4.mailako ikasle baten gogoeta

Gabriel Aresti euskaltegian 4.mailan ikasten ari den Jon Egiak Gabrielen Lekua sentikaria ikusentzun ostean izandako gogoeta:

Sentikariek, bertsolariek legez, erraz asko egin dezakete poto, onanismoa praktikatzen duenak berak soilik gozatzen duelako.  Zorionekoak gu, hortaz, Gabriel Arestiren omenez, edo haren izenean, sortu den lanak errima dotore askoa lortu duelako.

Zazpi lagun izan dira taula gainean, eta, sormenaren teoriak dioen legez, nahasteak ekarri du berrikuntza. Olerkia, irudia, musika, bertsoa eta antzerkia oratu eta, denek bat eginda, Gabriel Arestiren, baina ez bakarrik haren, artearen goraipamen sutsua oholtzaratu dute, sabeletik, sugarretik ekarria.

Ordu eta erdi eskasean, galdera sakon bat planteatu eta erantzuteko astia ere izan dute: zein da Gabrielen Lekua? Oier Guillanek eta Andoni Egañak idatzi duten gidoian aurkitu dugu erantzuna:  Arestiren lekua zu zara, eta Arestiren lekua ni naiz; Arestiren lekua Arriaga da, eta gu ere bagara; Arestiren lekua herria baita. Herriarentzat ez bada, poesia paper hutsa dela esan digute, paperezko kanposantura zuzenean bideratutako akto onanista.

Aipu gogoangarri ugari izan ditu obrak, eta hona eder bat: “poeta txarrak ez du ezer esaten; onak hunkitu egiten gaitu; eta gorenak… gorenak irakurlea astintzen du”. Poeta gorena, poeta-mailua deritzotena, herriaren funtsak eta oinarriak dardaran jartzen dituena da.

Eskerrik asko, beraz, Arestiren dardarizoa sentiarazi, eta Artearen Gaineko Master Class apartekoa eskaini digutelako.

iturria: http://www.zenbatgara.org/1639