Atzo Intxaurrondoko Lau Haizetara ikastetxeko DBH 3-4 eta Batxillergokoei eskaini genien GABRIELEN LEKUA. Sentikariko jokalariek eskainitakoa ere mailukada galanta!
Urriaren 12ko aurrestreinaldirako sarrerak eskuratzeko jo bertora
Irutxuloko Hitzako bidelagunekin izandako elkarrizketa duzue honakoa
NAIZen
Euskadi Irratiako zein Hamaika telebistako bidelagunek ere zabaldu zuten GABRIELEN LEKUA sentikariari buruz azaldu genuena. Eskerrik asko ezinbesteko zaituztegun komunikabideetako bidelagunoi.
Intxaurrondo kultur etxeko Agurtzane Aizpurua, Donostia Kulturako Amaia Almirall eta Juan Karlos Izagirre alkatea lagun genituela aurkeztu genuen atzo urriaren 12an Intxaurrondoko kultur etxean eskainiko dugun aurrestreinaldia. Eskerrik asko Agurtzane, Amaia eta Juan Karlosi zein antzokiko langileei.
Atzo Intxaurrondoko kultur etxean burutzen ari garen entseguetara hurreratu zitzaigun BERRIA egunkariko Juan Luis Zabala kazetari eta idazleak idatzitakoa dakar gaurko aleak
Donostiako Viktoria Eugenia Antzokiko prentsa aretoan
Goizeko 11:00etatik aurrera
Bertan izango gara:
Amaia Almirall ( Donostia Kultura)
Juan Karlos Izagirre ( Donostiako alkatea)
Xabier Monasterio ( Gabriel Aresti kultur elkartea)
eta GABRIELEN LEKUA sentikariko jokalariak:
Ainhoa Alberdi, Iraia Elias, Andoni Egaña, Oier Guillan, Alain Urrutia, Rafa Rueda, Iban Urizar eta Naia Membrillera.
Urriaren 14an beteko dira Gabriel Aresti Segurola jaio zela. Horren karietara, hamaikatxu ekitaldi antolatu ditugu
Urriaren 12an, iluntzeko 20:00etan Donostiako Intxaurrondo kultur etxean gauzatuko dugun aurrestreinaldiaren atalasean, Oreretako Niessen aretoan entsegu lanetan aritu gara Ainhoa Alberdi, Iraia Elias, Andoni Egaña, Oier Guillan, Rafa Rueda, Naia Membrillera, Iban Urizar, Ander Fernandez eta Jonan Ordorika. Eskerrik asko Niesseneko arduradunei!
Erosteko moduan dituzue urriaren 12an Donostiako Intxaurrondo kultur etxean eskainiko dugun aurrestreinaldirako sarrerak: Hemen
Arrestreinaldi berezia izango da, emanaldiaren ostean, sentikarian parte hartuko duten aktore, musikari, bertsolari, margolari zein idazleekin solasean aritzeko aukera izango baitu bertaratzen denak.