Ainhoa Alberdi eta Iraia Elias izango dira Gabrielen Lekua sentikariko jokalari nagusiak
Ainhoak eta Iraiak TTAKTEATROA bikotea osatzen dute.
Hona oraintsu jokatu dituzten hainbat lanetako laginak:
Zertarako hegoak?
Eta Karmele?
Ainhoa Alberdi eta Iraia Elias izango dira Gabrielen Lekua sentikariko jokalari nagusiak
Ainhoak eta Iraiak TTAKTEATROA bikotea osatzen dute.
Hona oraintsu jokatu dituzten hainbat lanetako laginak:
Zertarako hegoak?
Eta Karmele?
Bere literatura lanengatik ezagunagoa bada ere, Gabriel Aresti euskara batuaren sustatzaile nagusietakoa izan zen. Horra argazkian ageri den Xabier Kintanak Gabriel Arestik euskara batuari egin zion ekarpenari buruz 1985ean Euskaltzaindiaren Euskera aldizkarirako idatzitakoa: Gabriel Aresti: Bilboko euskalduna eta batasunaren eragilea
GABRIELEN LEKUA sentikaria zuekin konpartituko dugu:
Urriaren 11an, goizez, ikastetxeetako neska-mutilekin , Intxaurrondoko kultur etxean.
Urriaren 12an aurrestreinaldia, Intxaurrondoko kultur etxean, plazer duenarekin.
Urriaren 29an, estreinaldia, Bilboko Arriaga Antzokian
Azaroaren 9an, Laudioko plazan.
Abenduaren 13an Elgetako Espaloian
Kriseilu 26
1973-Otsaila
Lur editoriala
Villa Zutik, Paseo Arbola,
Donostia
Hitzaurrea
Ez da hau Arestirentzat hitzaurre bat hasten dudan lehen aldia. Lehenago beste bat hasi eta bukatu nion Leterekin batera, ez dakit zein libururentzat, ezta ere zein urtetan. Ba dakit hura Arestik antolatutako lantzamendu antzeko bat izan zela eta nik eskertu egin niola. Orduan hitzaurre sentimental bat egin nuen, eta Letek eta nik elkarri leitu genion hitzaurrea Rexen. Leterena teknikoagoa zen, poesia analizatzen zuen. Nik nahiago izan nuen gaztelaniaz eskribitzeko bezain ona izanik ere, kabreoak eta kuartillak euskara erabiliaz gastatzen zituen gizon kojonudo haren mundua deskribatu (…)
(…) Beste garai batzuk ziren. Arestik ikaragarrizko garrantzia izan zuen guretzat, besterik ez bazen ere, lehendabiziko gure lige kontestatarioari euskal-poesia zati bat irakur ahal izan geniolako, Prevert, Otero, Apollinaire, Andre Breton eta Celayaren artean. Euskaldun izan eta euskaraz idaztea probintzikeria herstu batetik ateratzea izan zitekeelaren idearen radikalizatzea izan zen. Eta hala izan zen, apur bat behintzat. Eta euskarak arnasa hartu zuen, bat bi, bitalismo gehiagoz, xistuaren doinuaz hanka altxatzen zutenez deskojonatzen zen anarkismo kutsuko katxondeo baten odol bultzadaz. (…)
BERRIAk Arestiren 75. urteurrenaren karietara ondutako erreportaia