Goizeko eta iluntzeko emanaldietan 1.300 lagun

 

 

2013-10-29 12.46.122013-10-29 10.38.39

2013-10-29 12.46.262013-10-29 10.45.22

GABRIELEN LEKUA sentikariaren estreinaldian 1.300 lagun izan ditugu bidelagun.

DBH 3-4, Batxillergo eta euskaltegietako goi mailetako 776 lagunek ikusentzun dute gaur goizean GABRIELEN LEKUA sentikariaren goizeko 11:00etako estreinaldia.

19:30ean publiko ororentzat abiatu dugun emanaldira 568 euskal kulturazale hurreratu zaizkigu.

Eskerrik asko danori!

GABRIELEN LEKUA estreinatuko dugu

Gaur, urriak 29a dituela estreinatuko dugu GABRIELEN LEKUA sentikaria

2 emanaldi burutuko ditugu

Goizeko 11:00etan euskaltegietako goi-mailetako zein DBH 3-4 eta batxillergoko 776 ikaslerekin

Iluntzeko 19:30etan, hurreratzen zareten guztiekin. Emanaldi honetarako sarrerak(14€,7€ eta 5€tan) berton

2013-10-08 10.58.002013-10-11 11.02.01

Bihar iragarriko dugu prentsaurrean urriaren 12ko aurrestreinaldia

Donostiako Viktoria Eugenia Antzokiko prentsa aretoan

Goizeko 11:00etatik aurrera

Bertan izango gara:

Amaia Almirall ( Donostia Kultura)

Juan Karlos Izagirre ( Donostiako alkatea)

Xabier Monasterio ( Gabriel Aresti kultur elkartea)

eta GABRIELEN LEKUA sentikariko jokalariak:

Ainhoa Alberdi, Iraia Elias, Andoni Egaña, Oier Guillan, Alain Urrutia, Rafa Rueda, Iban Urizar eta Naia Membrillera.

Gabrielen Lekua.Entsegua Niessenen3