Atzo aurkeztu genuen GABRIELEN LEKUA disko-liburua Bilboko Kafe Antzokian
Gabrielen Lekua sentikaria 2014ko Eako poesia egunak jardunaldietara bitartean oholtzaratuko genuela jakinki, sentikariaren sortze prozesuak gugan utzitako arrastoa betikotzeari zilegi bezain ezinbesteko iritzi genion. Zertarako sortu, nori idatzi behar dio poetak, zein da gaur eta hemen, XXI. mendean, kantuaren funtzio soziala, denborapasa hutserako gura ez dugun antzerkiak zer taularatuta erasango ditu ikusentzulearen bihotzbegiak.
Idazle klasikoak noiznahikoak eta betikoak dira. Denborak ezin du ezabatu behiala urratu zuten bidea eta haien mezuak behin eta berriz agertzen dira garaian garaiko jendearen gogoan, bidarte batera helduta, norantz jo erabaki behar dugunean.
Halakoa dugu Gabriel Aresti, joan den mendeko semea izanagatik ere, zenbait belaunaldik jadanik idazle klasikotzat hartu dutena. Belaunaldi horietako sortzaile batzuek haren ondarearen gaurkotasuna aztertu dute liburu honetan.
Liburua
Arestiri gutun irekia, Amaia Lasa
Sortu dizkidanak, Andoni Egaña
Naizena. Diodana, Oier Guillan
Alderdirik gabeko komunista, Hedoi Etxarte
Gabriel Arestiren Bilbo zaharberrituan…, Luigi Anselmi
Aresti gurea, poemetan bizi zarena, Paddy Rekalde
Diskoa
Poesia mailu bat da
Nire izena
Bilbaoko kaleak
Neure mendean
Aresti eta Basarri
Zorrotzako portuan aldarrika
Gizonaren ahoa
Egia bat esateagatik
Beldurra gosari
Preso gaudenon ahoetatik
Iparragirren bozean noa
Nik eta diodana
Rafa Rueda ( kantuen egilea, ahotsa, gitarra,baxua, teklatuak)
Naia Membrillera ( perkusioa)
Iban Urizar ( klarinetea, korneta)
Xanpe ( bateria)
Andoni Egaña ( ahotsa)
Arkaitz Estiballes ( ahotsa)
Oier Guillan ( ahotsa)
Disko hau 2013ko agorrilean grabatu zen, Bilboko Kobaestudioan, Xanperen gidaritzapean
Egitasmoa: Gabriel Aresti kultur elkartea
Argitaraldia: Erroa
Olerkiak: Gabriel Arestiren ondorengoak
Bertso-sortak: Andoni Egaña ( Aresti eta Basarri, Beldurra gosari) eta Gabriel Arestiren ondorengoak ( Iparragirren doinuan noa)
Musika: Rafa Rueda
Bertso doinuen moldaketak: Rafa Rueda
Hitzak: Gabriel Arestiren ondorengoak ( 1,2,3,5,6,7, 9,10,11, eta 12) eta Andoni Egaña ( 4 eta 8).
Diseinua: Alain Urrutia eta Atoan komunikazioa.