Gabrielen Lekua sentikariaren azken bi emanaldiak

Irailaren 24an emango diogu amaiera urtebeteko ibilbideari. Iazko urrian aurkeztu genuenetik 37 aldiz jokatu dugu Gabrielen Lekua sentikaria milaka herrikideren aurrean eta datorren irailaren 24an jokatuko dugu, azken aldiz, Bilboko Kafe Antzokian.

Goizeko 11:00etan ( euskara ikasleentzat soilik). 5€

Arrastiko 19:00etan
Aurrez 8€
Bertan 10€
Sarrerak www.kafeantzokia.com webgunean zein egunean bertan.


Gabriel Arestiren pertsona eta bere lana eguneratzea izan du gu helburu eta bete dugulakoan gaude. Ikusentzuleen bihotzbegietan azkura sorraraztea eriden dugula uste dugu, belaunaldi batzuentzat gogora ekartzea izan da; beste batzuentzat deskubrimendua.

Arestiren lekuak hartu ditugu horretarako ardatz. Bilbo, Baiona, Arantzazu, Atzerria, Ea… euskal literatura, euskal kultura… Eta bere izaeraren zein obraren alderdirik garrantzitsuenak lotu ditugu leku bat edo bestearekin. Haurtzaroa, euskara ikasteko erabakia hartu zuen unea, bere justizia sozialarekiko kezka, obra literarioa, hainbat pertsonekiko gutunizketa, euskara batuaren sorrera, bere ideologia. Beti ere, Gabriel Arestirik poliedrikoena azaldu nahian, bere lan oparotasuna, aktibismoak, eztabaidarako zuen joerak isla izan dute emankizunean.
Gidoia: Oier Guillan eta Andoni Egaña
Ikusentzunezkoak: Alain Urrutia
Musika: Rafa Rueda
Sorkuntzalagun: Xabier Monasterio

Eskenan elkartu dira:

• 2 aktore:
Ainhoa Alberdi
Iraia Elias

• 3 musikari:
Rafa Rueda:Gitarra, mandolina, ukelelea, banjoa
Iban Urizar: Tronpeta,korneta
Perkusioa: Naia Membrillera

Bertsolaria: Andoni Egaña
Deklamatzailea: Oier Guillan
Alain Urrutiak sortutako irudiak
Soinu teknikaria: Jonan Ordorika
Argi teknikaria: Ander Fernandez

Sentikaria jasotzen ari zen harrera beroaz oharturik, horren sortzaile ezberdinen arteko mailua sortu genuela konturatura, edozein dendetan eskuragarri duzuen GABRIELEN LEKUA diska-liburua plazaratu genuen, gure ahaleginak luzarorako arrasto xumea utz dezan.

Eskerrik asko guztion izenean emanaldioetan guztiotan bidelagun izan zaituztegun ikusentzule, antolatzaile eta kazetari guztiei.
Gabriel Aresti kultur elkartea